IRTEERA: OÑATIKO NATUR ESKOLA
Pasadan azaroaren 13an, 4 eta 5 urtekoak Oñatiko natur eskolara egin genuen irteera, primeran ibili ginen eta pila bat ikasi genuen.
AROTZ ENEAN EGINDAKO EGONALDIA
5. ETA 6. MAILAKOOK PRIMERAN PASA GENUEN AROTZ ENEAN
Urriaren 13 eta 14an 3. zikloko ikasleok Arotz Enean egon ginen eta bi egun izan arren ekintza mordoa egin genuen. Begira, begira!!!!
Urriaren 13 eta 14an 3. zikloko ikasleok Arotz Enean egon ginen eta bi egun izan arren ekintza mordoa egin genuen. Begira, begira!!!!
ZORIONAK PABLO!
Gure eskolako kide bati zorionak eman nahi dizkiogu, bigarren saria irabazi, eta oholtza gainean primeran aritu zelako. ZORIONAK ARTISTA!
KULTUR ARTEKO BAZKARIA
KULTUR ARTEKO BAZKARIA 4. mailan
Irailaren hasieran, 4. mailako ikasleek gure gelan bazkari berezi bat izan genuen. Ikasle guztiek, etxetik zerbait ekarri behar izan genuen, hau bai, baldintza batekin, gure jatorrizko lurraldetan normalean jaten den zerbait. Hau dela eta, Marokko, Errumania, Ekuador,Kolonbia eta beste lurralde batzuetako janaria dastatzeko aukera izan genuen.
Hau goxoa hau!!!!!!
Guraso guztiek zerbat prestatu zuten eta guk, egin zuten ahalegin handi hura, eskertu nahi diegu.
Mahai inguruan egon ginenok asko ikasi eta oso ondo pasatu genuen.
2. ZIKLOKO BARATZEKO BASERRI ESKOLA
BARATZE BASERRI ESKOLA
Urriaren 8-9 egunetan, 2. zikloko ikasleak Baratzeko baserri eskolara joan ginen. Bertan: animaliak ikuiluan zaindu , baratzeko produktuak landatu , sukaldean bizkotxo goxo batzuk egin eta basoan zehar ibilbide zoragarria egin genuen.Honetaz gain, Iruñatik etorri ziren lagun berriak egin genituen. Elkarrekin oso ondo moldatu ginen eta, azken egunean, diskotekan dantzan ibili ginen. Zer ederto!!!!!.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)